Bizi Nahi elkartetik Guardiara irteera

Ataria 2019ko irailaren 27a

Ibarrako Bizi Nahi elkarteak irteera antolatu du urriaren 10erako, eta izena astelehenetik aurrera eman ahalko da. Arabako Guardiara joango dira, 09:00etan Ibarratik abiatuta. Lehen geldialdia Agurainen egingo dute, eta ondoren Guardiara bitarteko bidea egingo dute. Bazkalordura bitartean denbora librea izango dute nahi dena egiteko. Tirondoa de Haro jatetxean izango da bazkaria. Bazkideek 25 euro ordaindu beharko dute, eta ez direnek 30. Arratsaldean, itzuli aurretik, Gasteizen egingo dute geldialdia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!