Garbiketa tokatzen den tokian tokiko bizilagun edo komertzioei sortu dakizkiekeen eragozpenengatik barkamena eskatu du udalak, "baina guztien ulerkortasuna izango duela espero dugu, herria txukun mantentzeko ahalegina baita honakoa" gaineratuz.
Gaur goizean presiozko urarekin herriko gune desberdinak garbitzen hasi direla jakinarazi du Ibarrako Udalak. "Hasiera batean astelehen goizetako lehen orduetan egingo dira lan hauek, nahiz eta beste egunen batera ere luza daitezkeen".
Garbiketa tokatzen den tokian tokiko bizilagun edo komertzioei sortu dakizkiekeen eragozpenengatik barkamena eskatu du udalak, "baina guztien ulerkortasuna izango duela espero dugu, herria txukun mantentzeko ahalegina baita honakoa" gaineratuz.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?