Alurr dantza taldeak zabalik du ikasturte berrirako izena emateko epea

Ataria 2019ko irailaren 4a

Udako oporrak amaitzear izateak ikasturte berriari hasiera eman behar zaiola esan nahi du, eta horretarako prestatzen hasiak dira Ibarrako Alurr dantza taldekoak ere.

Ikasturte berrirako izena emateko epea zabalik dagoela gogorarazi nahi dute. Klaseak, urrian hasiko dira eta iraila ikasturte osoko ikastaroak planifikatzeko erabiliko dutela aurreratu dute.

Beraz, dantza ikasteko asmoa duen edonork izena eman dezake Ibarrako kultur etxean, edota Alurr dantza taldeko webgunean.

Aurten ere balleteko klaseekin jarraituko dute, eta dantza taldekoek argi utzi nahi dute klase horiek edonorentzat direla, beste talderen batean dantzatu edo ez. Beraz, balleta dantzatu nahi duenak ez du zertan Ibarrakoa edo Alurrekoa izan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!