Ibarrako Alurr dantza taldean ibilitakoei deia

Tolosaldeko Ataria 2019ko uzt. 19a, 12:24

Taldeak 25. urteurrena ospatuko du eta horretarako emanaldi berezi bat prestatu nahi du.

Ibarrako Alurr dantza taldeak 25. urteurrena ospatuko du datorren ikasturtean eta hori dela eta, deialdia egin die taldean ibilitako dantzari guztiei.

«Denok gara Alurr leloa izan dugu beti ahopean eta orain ere, esaldi hauxe xuxurlatzera gatoz. Alurren jardun zuzena egiteari utzi izan badiozu ere, Alurr beti delako gure parte. Eta orain, garai berriak oroituz, zure laguntzaren bila gatoz», esan dute.

Dantzari ohien emanaldia

Urteurrena ospatu ahal izateko, dantzari ohien emanaldi berezi bat egin nahi dute ibartarrek. «Proiektu polit hau aurrera eramateko zuen laguntza behar dugu, zuek izango baitzarete berriz ere oholtza astintzen duten dantzariak», esan dute dantza taldeko arduradunek.

Emanaldi hori prestatzen joateko urritik aurrera bilduko dira astearteetan, 19:15etik 20:15era, Alurr dantza taldearen Azkue auzoko lokal zaharrean.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!