Uda kanpainari amaiera eman diote Belabietan

Ataria 2019ko uztailaren 9a

Aurtengo gimnastikako uda kanpainan 35 neska mutilek hartu dute parte. "Hurrengo urtean berriro zuekin kontatzea espero dugu", azaldu dute Belabietatik.

Amaitu da Belabieta Gimnastika Taldearen uda kanpaina. Azken astean hauek izan dira parte hartu duten haurrak: Nahia Mugika, Arene Saizar, Abene Morales, Uxue Estibariz, Alma Perez, Nora Parra, Nahla Gordillo, Maren Jauregi, Elene Bereau, Naia Sanchez, Maddi Saizar, Ohiane Malkorra, Maitane Ugartemendia, Henar Garmendia eta Amane Zabaleta.

Belabietatik eskerrak eman nahi izan dizkie laguntzaile guztiei: "Berriro ere, gure kolaboratzaileari, Sonia Garciari, diplomen diseinuan egin duen lanarengatik eskerrak eman nahi dizkiogu.  @kukamagic Instagram kontuan ikusi ditzakezue bere eskuz egindako lanak eta Soniarekin harremanetan jartzeko garciasonia.n@gmail.com korreo elektronikoaren bitartez egin dezakezue".

Uda kanpainarekin amaitu ondoren, irailean elkartuko dira Belabietako gimnastak, 2019-2020 ikasturteari hasiera emateko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!