Irailerako irteera berri bat antolatu dute Ibarrako Bizi Nahi elkarteko kideek. Galiziara joango dira, irailaren 22tik 27ra, eta Rias Altas inguruetan pasako dituzte egunak. Izen emateko aukera dagoeneko zabaldu dute eta Bizi Nahi elkarteko bulegoetan egin beharko da. Izena ematearekin batera 140 euroko seinalea utzi beharko da, eta denera, 432 euroko ordaindu beharko dira. Prezio horretan, bidaia osoa sartzen da.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?