Pasahitza (zaharra)

Puntu

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Ozaita 2019ko ekainaren 6a

Bi ikasturte aritu naiz hilero hilero nire iritzia plazaratzen Tolosaldeko Atariak emandako aukera profitatuz. Zaila da iritzia publikoki ematea, ordea. Zaila, esan nahiko zenituzkeenak ezin direlako esan, gaia aukeratzea zaila delako edo honen gustuko enfokea aurkitzea ez delako erreza.

Hitzak eta esaldiak ondo josi behar dira. Mezuak ere koherente joan behar du. Hasiera eta bukaerarekin asmatu behar da, baita estiloarekin ere. Berau, laburra eta zuzena izan zedin saiatu naiz. Espero dut entzuleren batzuei kale kantoitik plazaratutako iritziren batek zer pentsatua emango ziela. Hori zen helburua bederen, tarte honen bidez jendearen iritzian eragitea. Atseden hartzeko unea iritsi dela sentitzen dut, ordea. Momentuz, puntu, hortaz. Lekukoa beste batek har beza.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!