Atzo goizean Altzon egin zieten harrera eta arratsaldean Ibarran kalejira erraldoia egin zuten kaleetan barrena. Kontzertu nagusia Zizurkilgo Joxe Arregi plazan emango dute gaur bi musika eskoletako ikasleek elkarrekin, 19:30etik aurrera. Aurrez, eguerdian, kalejira bat egin dute Anoetan.