Harrera beroa egin diete katalanei Altzon

Ataria 2019ko maiatzaren 3a

Vilafranca del Penedeseko musika eskolako 60 ikasle dabiltza egunotan Tolosaldean, Loatzo musika eskolak gonbidatuta. Gaur goizean, Altzoko udaletxean, harrera beroa egin diete, mankomunitatea osatzen duten udalerrietako ordezkariek.

Kataluniatik etorri diren ikasleek, gainera, Altzoko handiaren historia ezagutzeko aukera izan dute, eta gero, Alegia eta Altzoko eskoletako ikasleei kontzertua eskaini diete herriko frontoian.

Katalunian ezagunak diren castellersak egin dituzte Altzoko frontoian. Gaur arratsaldean, kalejira eskainiko dute ikasleek Ibarran, eta bihar, kontzertu nagusia Zizurkilgo Joxe Arregi plazan emango dute bi musika eskoletako ikasleek elkarrekin, 19:30etik aurrera. Aurrez, larunbat eguerdian, kalejira bat egingo dute Anoetan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!