Bigarren egin du Ibarra sokatira taldeak

Ataria 2019ko otsailaren 2a

Ibarra sokatira 640 kilo EH  1 1549134243025
Ibarra sokatira 640 kilo EH  2 1549134244765
Ibarra sokatira 640 kilo EH  3 1549134246546
Ibarra sokatira 640 kilo EH  4 1549134248297
Ibarra sokatira 640 kilo EH  5 1549134250097
Ibarra sokatira 640 kilo EH  6 1549134252213
Ibarra sokatira 640 kilo EH  7 1549134254045
Ibarra sokatira 640 kilo EH  8 1549134255838
Ibarra sokatira 640 kilo EH  9 1549134257689
Ibarra sokatira 640 kilo EH  10 1549134259155
Ibarra sokatira 640 kilo EH  11 1549134260601
Ibarra sokatira 640 kilo EH  12 1549134262091
Ibarra sokatira 640 kilo EH  13 1549134263410
Ibarra sokatira 640 kilo EH  14 1549134264070
Ibarra sokatira 640 kilo EH  15 1549134264407
Ibarra sokatira 640 kilo EH  16 1549134264749
Ibarra sokatira 640 kilo EH  17 1549134265109
Ibarra sokatira 640 kilo EH  18 1549134265427
Ibarra sokatira 640 kilo EH  19 1549134265758

Euskal Herriko Sokatira Txapelketa jokatu da Belabieta kiroldegian, gizonezkoen 640 kiloko mailan, eta Beti Gazte taldeak eraman du garaipena. Etxekoek bigarren egin dute, eta Murueta izan da hirugarrena.

Beti Gaztek hiru tiraldiak irabazi ditu, eta bederatzi puntu eskuratu. Ibarrak Murueta eta Zuraideren aurkako tiraldiak irabazi eta sei puntu eskuratu ditu. Muruetak eta Zuraidek berdindu egin dute bere tiraldian, eta bakoitzak puntu bana jaso dutenez, beraien artean jokatu behar izan dute hirugarren postua. Azkenean, Muruetak lortu du podiumean sartzea.

Xabier Eizagirre Ibarra taldeko tiratzaileak azaldu duenez, "aurreko jardunaldian aritu ginen bezala ikusita, gustura gaude bigarren postuarekin. Bloke moduan tira egin dugu, eta aurrekoan Muruetaren aurka galdu ondoren, gaur bi aldetara irabaztea lortu dugu". Beti Gazte beste koska bat gorago dagoela esan daiteke denboraldi honetan. "680 kilotan beraiek irabazi zuten eta 640koan ere bai. Oso txukun tiratzen dute, beti presioa konstante mantenduz, eta ez dute akats txikiena ere egiten", esan du Eizagirrek.

Gizonezkoei dagokionez, hurrengo astean 600 kilo denboraldia hasiko da, beste hiru jardunaldirekin, beste asteburu bat 560 kiloko mailan eta ondoren txapelketa mistoa.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!