Ostiralean abiatuko dute Kultur Astea Uzturpeko ikastolakoek

Tolosaldeko Ataria 2019ko urt. 23a, 13:00

Otsailaren 3ra bitarte Kultur Astea antolatu dute Ibarrako Uzturpe ikastolakoek. Aste bakarra beharrean, bi asteburu hartuko dituzte kultur ekitaldiek.

Ostiral iluntzean izango da lehen emanaldia, Belabieta kiroldegian. Alurr dantza taldekoek Jira-bira Euskal Herria ikuskizuna eskainiko dute. Ikasturtea hasi zenetik prestatzen aritu dira eta tradizio eta euskal kulturaren ukituak izango dituela aurreratu dute. Euskal Herriko dantza esanguratsuenak oinarri hartuta, errai eta kultura biziberrituko dutela esan dute. Sarrera doakoa izango da.

Ia sarrerarik geratzen ez den ikuskizun bat ere egongo da ikusgai Otsailak 1ean, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Musua ikuskizuna eskainiko dute kiroldegian, 18:30etik aurrera.

Gelditzen diren sarrera apurrak honako lekuetan eskura daitezke: Zubiaurre taberna, Goxobi gozoki denda, Makiuren okindegia eta Azkue auzoan dagoen Gaztezulo lokalean.

EGITARAUA, OSTIRALA

Urtarrilak 25, ostirala

20:00. Alurr dantza taldearen Jira-bira Euskal Herria ikuskizuna, Ibarrako Belabieta kiroldegian.

Urtarrilak 26, larunbata

15:30-18:00. Haur festa, puzgarriak, Belabieta kiroldegian.

18:00. Txokolatada plazan.

Urtarrilak 28, astelehena

17:30. Hitzaldia kultur etxean, gazteleraz, Antonio Ortuñoren eskutik: El autocontrol y la tolerancia a la frustacion de nuestros hijos e hijas.

Urtarrilak 30, asteazkena

18:30. Loatzo musika eskolako ikasleen emanaldia, kultur etxean.

Otsailak 1, ostirala

18:30. Pirritx eta Porrotxen Musua emanaldia, Ibarrako kiroldegian.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!