'Musua' ikuskizunerako sarrerak salgai jarri dituzte

Ataria 2018ko azaroaren 28a

Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Musua izeneko beren azken antzezlana aurkeztuko dute Ibarran, otsailaren 1ean.

Ibarrako Belabieta kiroldegian izango da emanaldia, arratsaldeko 18:30ean.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, zazpi euroko salneurrian, honako toki hauetan: Lurdes Liburu-denda, Errotatxo, Zubiaurre taberna, Ogi Berri, Goxobi goxoki denda, Galtzaundi taberna, eta Tolosako Triangulo eta Asteasuarra tabernetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!