Bide batez, Ibarrako taldeak eskerrak eman nahi dizkie urriaren 28an Gipuzkoako Odol Emaileen elkartearen eskutik aitortza jaso zuten zortzi herritarrei. Urnietan egin zuten ospakizun ekitaldia, eta egun osoko ospakizuna izan zuten: dantzariak, bertsolaria, medailak banatzea, bazkaria...
Tartean Ibarrako odol emaileak ere izan ziren, eta bertako zortzi lagunei egin zieten aitortza. Hain zuzen ere, hogeita bost aldiz odola eman zuten sei pertsonei, berrogei aldiz emandako bati eta berrogeita hamar aldiz emandako beste bati.