Ibarrako udalbatzak 2019ko udal tasa eta zergak KPIaren arabera igotzea onartu du, hau da, %2,2ko igoera izango dute. Hondakin tasak igoera handiagoa izango du, dena den, %5 igotzea onartu du udalbatzak. Udalak esan duenez, igoera hondakinen bilketaren kostua berdintzeko egingo dute. Bestetik, Ondasun Higiezinen Gaineko Zergak (IBI) %1,5ko igoera izango du. Azken osoko bilkuran kreditu aldaketaren inguruko erabakia hartu zuten eta Plan Orokorrari buruzko onarpen bat ere egin zuten.