Lapurreta egin dute Ibarrako Gaztetxean

Ataria 2018ko azaroaren 6a

Ibarrako Gaztetxeko atea puskatu eta barrura sartu dira, bart.

Indarrez sartu dira, eta bertako kideek adierazi dutenez "ez dute gauza askorik eraman". Eta sare sozial bidez esan dutenez: "Ez dugu gune autogestionatu eta kolektibizatuen aurkako erasorik onartuko".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!