Ibarrako Kirol Elkarteak bere eguna ospatuko du asteburuan

Ataria 2018ko urriaren 26a

50. urteurrenaren harira ateratako taldeko argazkia.

Kirol Elkarteak bazkaria eta bola zein toka txapelketak antolatu ditu.

Ibarrako Kirol Elkarteak 52. urteurrena ospatzeko urteroko hitzorduak jarri ditu astebururako. Bihar, larunbata, diana izango dute eguna hasteko, 10:00etan, Giroarte taldearen eskutik, eta ondoren, hamaiketakoa egingo dute. Kalejira eta poteoa egingo dituzte bazkariaren aurretik. Txumitxatik hasiko dira eta hortik Danon Txokoa, Karlatz, Gaztelubide, Ibarrako plaza eta elkartean egingo dituzte geldialdiak.

Igandean aldiz, bola eta toka txapelketak egingo dituzte Emeterio Arresen, 10:30etik 11:30era. Lau sari emango dituzte; gizonen eta emakumeen orokorrak, eta herriko gizon eta emakume onenarenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!