Ezpeletako Biper Festara joateko autobusa antolatu dute Ibarran

Ataria 2018ko urriaren 16a

Urriaren 28an, igandean, Ezpeletako Biper Festara joateko autobusa antolatu dute; urriaren 22an amaituko da izena emateko epea.

Datorren urriaren 27 eta 28an, Ezpeletan (Lapurdi), Biper Festa ospatuko da. Azken lau urteotan egin duen moduan, Ibarrako herriak bertako piparraren postua jarriko du, herriko pipar ekoizleek, Hauspoa kultur elkarteak, 789 taldeak eta Ibarrako Udalak elkarlanean.

Ibarraren presentzia bermatu nahi dute Ezpeletan, eta hori dela eta, hurrengo iganderako, hilaren 28rako, Ibarratik Ezpeletako Biper Festara joateko autobusa antolatu dute, bertaratu nahi duten herritar guztientzat.

Autobusean festara joan nahi dutenek kultur etxean izena eman beharko dute, 943 670399 telefonora deituz edota kultur etxera bertaratuz. Autobusa goizeko 08:00etan abiatuko da Ibarratik eta arratsaldeko 17:30ean itzuliko da. Autobusa doakoa da eta egun horretako otordua norberaren kontura izango da. Urriaren 22an, astelehenean, amaituko da izena emateko epea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!