VII. Azku eguna ospatuko dute urriaren 20an

Ataria 2018ko urriaren 10a

Bizilagunek elkarlanean osatu dute egitaraua, eta festa eguna bera aurrera eramateko lana ere auzolanean egingo dute.

Urriaren 20ko Azku Egunari begira, jaiaren antolatzaileek bi deialdi egin dizkiete auzotarrei. Bata, balkoiak berdez janztea. Bestalde, bazkarirako txartelak salgai daude Azkue okindegian. Helduek 10 euro ordaindu beharko dituzte, eta gaztetxoek, berriz, 5 euro.

Hauxe da hurrengo larunbaterako, hilaren 20rako prestatu duten egitaraua:

11:00etan: Txupinazoa Azkuko biribilgunean. Auzoko musikariekin eta buruhandiekin kalejira Azkuko Plazarantz. Ondoren: Haur jolas kooperatiboak Gazte Zulorekin
11:30: Toka + Pintxo Potea
12:30: Aperitif musikatua: DJ Eskatzia Libre
14:00: Bazkaria: Paella, ogia, edaria, postrea, kafea eta txupitoa barne.
16:00: Bingo herrikoia
17:30: Tor Magoaren ikuskizuna.
18:30: Asto-piñata.
19:30: Kontzertua: Howdy
21:00: Zezen suzkoa
Jai bukaerarekin, garbiketa auzolanean

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!