50 lagun, Ibarra Martxan egitasmoaren ikasturteko lehen saioan

Ataria 2018ko urriaren 4a

50 lagun inguruk hartu dute parte 2018/2019 ikasturteko lehen ibilaldian

Urriaren hasierarekin batera, hasi dira Ibarra Martxan egitasmoko ibilbideak. Herriko kaleetatik adineko pertsonak elkarrekin paseoak egiteko aukera luzatzen du.

Bizi Nahi elkarteko erretiratuak Madril inguruan oporretan direnez, haien falta sumatu da lehen egunean, baina hala ere, 50 lagunek hartu dute parte.

Bidelagunak ere mantendu egiten dira: Uzturpe Ikastolako ikasleak, Bizi-nahi elkartea, Garagune, Ilarki, Merkatarien elkartea, San Bartolome parrokiako gaixoen pastorala eta Ibarrako osasun etxea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!