Pasahitza (zaharra)

"Haserrea eta amorrua sentitzen dugu, eta baita borrokan jarraitzeko kemena ere"

Ataria 2018ko irailaren 28a

Hileko azken ostirala izaki, ohiko leku eta orduetan Etxeratek deituta elkarretaratzeak izango dira gaur. Jon Ijurko Etxerateko kideak ez dela aurrerapausorik eman espetxe politikan adierazi du, eta Manu Azkarate eta Maite Aranalde eskualdeko presoen egoeraz ere mintzatu da.

Lasai eta banan bana joango direla pausoak ematen espetxe politikan adierazi du Jesus Loza Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak 'Berria' egunkariari eskainitako elkarrizketan. Bada, Jon Ijurko Etxerateko kideak berari erantzunez adierazi du 'borondate politikoaren araberakoa" dela, eta "hauteskundeetan pentsatzen" ere ematen dituztela pausoak. "Badakigu gauzak nola egiten dituzten eta ahaleginduko gara gauzak aldatu eta pausoak ematen hasi daitezen".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!