Maite Aranalde espetxeratzearen aurkako elkarretaratzea

Ataria 2018ko irailaren 21a

Herritar ugari bildu zen, atzo arratsaldean, Ibarrako sarreran, Auzitegi Nazionaleko epaileak Maite Aranalde Ijurko euskal presoaren aurka hartutako erabakia salatu eta ibartarrari elkartasuna adierazteko asmoz.

Atzoko elkarretaratzea, batzar informatibo bat izan zen, Maite Aranalderen egoera zein den azaldu, eta ibartarrek hemendik aurrera zer egin dezaketen jakin ahal izateko. "Berez, gaur eta bihar igaro behar zuen bi epaileren aurretik, baina dirudienez, egun bakarrean egin behar izan ditu bi Euroaginduen inguruko deklarazioak".

Ondoren, berriz, Aranalderen inguruko epaiketaren zain daudela adierazi zuten, eta hori urtebeteren barruan izango dela aipatu zuten. "Bizpahiru hilabeteetako kontua izan daiteke, edo gehiagorena ere bai. Zain egon beharko dugu".

Bitartean, Frantziako eta Espainiako espetxeetara egin ohi diren bisiten kasuak desberdinak direla eta, Soto del Realeko espetxera joateko bisiten nondik norakoak aurrerago azalduko dituztela jakinarazi zuten. Batzar informatiboaren ondoren, ez zen mobilizaziorik egin Ibarran bertan.

 

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!