Gizonezko bat atxilotu dute Ibarran, bikotekidea erailtzen saiatzea leporatuta

Ataria 2018ko irailaren 19a

"Erasorik ez erantzunik gabe" lelopean elkarretaratzea deitu dute ostegunean. Argazkia: 'uriola.eus'

Ibarrako Udalak, Samalda Talde Feministak eta Kaxkubi Ibarrako Emakume Taldeak elkarretaratzea deitu dute Ibarrako plazan, bihar, osteguna, 19:00etan.

Ibarrako Udalak baieztatu duenez "erailketa saiakera" bat egon da gaur Ibarran. Ustezko indarkeria matxista kasuaren aurrean elkarretaratzea deitu dute Samalda eta Kaxkubi eragileekin batera, "Erasorik ez erantzunik gabe" lelopean.

Ertzaintzak jakinarazi duenez, 36 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur 11:20ean. Bere bikotekideari aizto batekin erasotzea leporatu diote. Atxiloketa bere bizilekuan izan dela gaineratu du Ertzaintzak, eta oraindik atxilotuak ez du epailearen aurrean deklaratu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!