Erosketak etxera eramateko zerbitzua, martxan

Ataria 2018ko irailaren 12a

Ibarrako Merkatarien Elkartea, erosketak herrian bertan egiteko erraztasunak eman nahian, erosketak etxera eramaten hasi da, Herrian erosi, etxean jaso proiektua martxan jarriz.

Astean bitan banatzen dituzte erosketak etxera eta horretarako ingurugiroa kutsatzen ez duen garraioa hautatu dute, bizikleta bat. Banaketa astean bitan egiten dute, asteazken eta ostiraletan, 13:00etatik 14:00etara. Eskaerak, egun horietako 12:00ak baino lehen egin beharko dira.

Jada 14 dira kanpainan parte hartuko duten dendak, baina baliteke kopurua handitzen joatea: Joakin Tolosa harategia, Bikoitz arrandegia, Bitxori, Oramahai Makiu, Joxe Mari Barriola harategia, Oreka belar denda, Leina estetika zentroa, Ibarra altzariak, Eugenio Uranga harategia, Errotatxo okindegia, Ibarburu Coviran, Xabier Errazkin harategia, Lurdes liburu denda eta Kiribil ile apaindegia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!