Argentinako abesbatza bat ariko da San Bartolome elizan

Ataria 2018ko irailaren 11

Argentinako La Plata hiriko Coro del Colegio del Centenariok emanaldia eskainiko du Ibarrako elizan, irailaren 18an.

Argentinako abesbatza 25. urteurrena ospatzen ari da eta Euskal Herriko hainbat herritan eskainiko ditu kontzertuak, tartean Ibarran. Irailaren 18an 20:00etatik aurrera entzun ahal izango da San Bartolome elizan. Ibarraz gain, Altsasun, Iruñean eta Zegaman ere ariko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!