Larunbatean jokatu zen VIII. Mendi Duatloia. Korrika eta mendi bizikletaz aritu ziren.
Herrikoia Iker Ezeizak irabazi zuen. Euskal Herriko zirkuituko lehia Alain Santamariak eta Zuriñe Frutosek irabazi zuten, Eneko Gurrutxaga eta Laura Perezen aurretik. Hirugarren Alexander Ordeñana eta Ainara Pequeño geratu ziren. Azkenik, errelebo lasterketa Martin Larrañaga eta Ekleylson Marquesentzat izan zen.