Ibarratik Misio Taldea, 'Ibarra, Azoka eta Piparra'-n

Ataria 2018ko irailaren 7a

Ibarrako azoka berezia hilaren 16an izango da eta gobernuz kanpoko erakundeak laguntza behar du bi postu jartzeko.

Ibarratik Misio Taldeak urtero bezala, bi postu jarriko ditu Ibarra, Azoka eta Piparra azoka berezian. Plazan jarriko ditu bi postuak, batean, hainbat herrialdetako artisautza produktuak salduko ditu eta, bestean, gastronomiako produktuak izango ditu. Era berean, herriko hainbat tabernari zein dendarik eskainitako produktuekin osatutako saskia zozkatuko du. Gobernuz kanpoko erakundeak bi postuak jartzeko eta bertan txandak egiteko laguntza behar du eta prest dauden herritarrei 676 623 990 (Xabier) edo 650 416 949 (Marian) telefono zenbakietara deitzeko eskatzen die.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!