Modus Operandi taldea diskoa grabatzen ari da

Ataria 2018ko irailaren 7a

Vendettako bateria jotzaileak, Enrikko Rubiños ibartarrak, hartzen du parte; udazkenerako izango dute diskoa.

Musika munduko aurpegi ezagun asko elkartu dira Modus Operandi izeneko proiektu berrian. Irailean grabatuko dute lehen diskoa Baga Biga diskoetxearekin, eta udazkenean argitaratzeko asmoa dute. Besteak beste, Betagarri eta Vendetta taldeetako hainbat partaidek osatzen dute proiektu sortu berria Bados euskal musikaren atariak iragarri duenez. 2017ko uztailean eman zuen azkenengo kontzertua Betagarri taldeak, Hatortxu Rock jaialdian, eta orduan esan zuen Betagarriko abeslariak, Iñaki Ortiz de Villalbak, proiektu berria jarriko zuela martxan, Andoni Garciarekin abestiak osatzen hasi baitzen. Vendetta taldeko Enrikko Rubiños ibartarra ere batu zen, eta baita talde bereko tronpeta-jotzailea ere, Ruben Anton. 2017ko udazkenean, Gonzalo Fernandez de Larrinoa tronboi-jotzailea (The Hot Wok) eta Julen Barandiaran baxu-jotzailea (Izaro) batu ziren, eta honela, guztiz osatu dute taldea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!