Gaizka Maizak ACB ligan jokatuko du aurrerantzean

Ataria 2018ko abuztuaren 7a

ACBn debuta egin zuen egunean kuadrillakoen jarri zuten pankarta

Iraurgirekin denboraldia amaitu ostean GBCrekin neurketa batzuk jokatu baditu ere, hurrengo denboraldi osoa lehen mailan arituko da, lehenengoz.

Gipuzkoa Basketek atzo iluntzean eman zuen albistearen berri sare sozialetan: Gaizka Maizak denboraldi osoa egingo du lehen taldearekin.

Ez da ACB ligan ariko den lehen aldia. Joko-antolatzaile ibartarrak hiru urte daramatza Gipuzkoa Basketi lotuta, nahiz eta Iraurgin aritu den utzita. Azpeitiko taldearekin Zilarrezko LEB liga amaitu ostean, debuta egin zuen lehen mailan, 2015/2016 denboraldian, Baskoniaren aurka. Beste lau neurketa jokatu zituen ACBn.

Hurrengo urtean igoera fase bete betean zegoen Iraurgi, eta ezin izan zen gauza bera errepikatu. Bai, ordea, azken denboraldi honetan. Udan GBCk fitxatu zuen, eta lehen mailako taldearekin entrenamenduetan aritzen bazen ere, Iraurgirekin jokatu zuen Urrezko LEB mailan. Azpeitiarrekin liga amaitu ostean lehen mailan jokatzera itzuli zen. 23 minutu jokatu zituen, batez beste, 7,6 puntu eta 3 asistentzia lortuta.

Hurrengo denboraldi osoa ACB ligan egingo du Maizak, lehen aldiz. Sare sozialetan emandako konfiantza eskertu du:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!