3 egun, piperren ibilbidea ezagutzeko

Ataria 2018ko abuztuaren 2a

2016an hasi ziren, Tolosaldea Tour elkartearen laguntzaz, Ibarrako piperraren inguruko xehetasunak bertatik bertara ezagutzeko aukerak eskaintzen. Urte hauetako arrakasta ikusita, aurten errepikatu egingo dute.

Tolosaldea Tourrek, duela bi ikasturte jarri zuen martxan, lehen aldiz, Piperraren Ibilbidea egitasmoa. Proiektu honen bitartez, bisitariek, Ibarrako Txumitxa etxekoen eskutik, piperra non eta nola landatzen duten ikusi dezakete; ondoren, bertako jaki preziatuaren ale bakoitza nola ontziratzen duten erakusten diete; eta azkenik, Txumitxa tabernan, piperrak dastatzeko aukera izaten dute.

Egunak:  Abuztuak 12 eta 19; irailak 2.
Ordua: 10:00.
Iraupena: 2 ordu.
Hizkuntzak: Euskara eta gaztelera.
Baldintzak:  Erreserbak egiteko talde bakoitzeko gutxieneko kopurua 6 pertsonakoa izango da.
Erreserbak:  Turismo bulegoan.
Prezioa:  Helduek 10 euro eta 16 urtetik beherakoek 5 euro.
Lekua: Txumitxa taberna (Euskal Herria kalea 30, Ibarra).
Bisitak: Landaketa eremura, ontziratzeko makinara. Amaieran, piper frijituen eta gilden dastatzea (edaria barne).

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!