Ibarrako piperraren lehiaketa gastronomikoa irailaren 16ko azokan

Ataria 2018ko abuztuaren 1a

Iaz, Patxi Lago eta Jesus Orcajo donostiarrena izan zen pintxorik onena, eta gilda lehiaketan, bigarren postua lortu zuten. JOSU ARTUTXA

Euskal Herri mailako lehiaketa gastronomikoak egingo dira Ibarrako piperraren eta Ibarrako gildaren inguruan. Hain zuzen, Ibarra, Azoka eta Piparra egitasmoaren barruan, Emeterio Arrese parkean ospatuko dira.

Aurtengoa, XIV. edizioa izango da Ibarrako piperraren Euskal Herriko lehiaketa egiten dela. Ibarrako piperraren sustapena zuen helburu hasi zenean, eta gaur egun, maila handiko lehiaketa kontsidera daiteke. Gainera, iaz bezala, Ibarrako piperrak duen beste moldaera bati ere helduko zaio; era horretan, bigarren urtez ospatuko da Ibarrako Gildaren Euskal Herriko lehiaketa.

Lehiaketa gastronomiko hauetan parte hartu nahi dutenek, argibideak jasotzeko eta izena emateko,  irailaren 7ra bitarte izango dute epea, xeplajke@gmail.com helbide elektronikora idatzi beharko dutelarik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!