Trafiko aldaketak, Euskal Herria kaleko lanak direla eta

Ataria 2018ko uzt. 23a, 13:54

Abuztuaren 6an bukatu dira lehen faseko lanak.

Ibarrako kale nagusiko errepidean asfaltoa ari dira berritzen, eta hori dela eta trafiko arazoak sor daitezke; abuztuaren 6an bukatuko dituzte lehen faseko lanak.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Ibarrako Euskal Herria kaleko errepideko asfaltoa berrituko du datozen egunetan. Udalak jakinarazi duenez, lanak hainbat fasetan banatuko dituzte eta lehen lanak Euskal Herria kaleko 7 eta 17 zenbakien artean egingo dituzte. Gaur hasi dira eta abuztuaren 6a arte ariko dira. Lanek irauten duten bitartean errepideko errai bakarra egongo da erabilgarri Tolosarako noranzkoan. Era berean, Berastegi eta Belauntzara doan trafikoa Idoiaga kaletik desbideratuko dute.

Ez da aldaketa bakarra izango, izan ere, Euskal Herria kaleko eremu horretan ezingo dira aparkalekuak erabili eta behin-behineko okupazioa onartuko dute baimenduriko zamalanak egiteko. Euskal Herria kaleko 7 eta 17 zenbakien arteko badena ere lekuz aldatuko dute, aparkalekuen zabalera handituz.

Gipuzkoako Foru Aldundiak Euskal Herri kaleko beste puntu batzuetan ere egingo ditu lanak eta horien berri emango dute, dagokion momentuan.

Gipuzkoako Foru Aldundiak duela urte eta erdi inguru adierazi zuen Euskal Herria kaleko errepidea asfaltatu behar zela, eta Gipuzkoako Urak-ek ere lanak egin behar zirelarik, guztia egiteko aprobetxatu dutela esan du udalak. Azaroan amaitu zituzten ur horniduraren inguruko lanak eta gaur hasi diren asfaltatzearekin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!