Kalumnia salaketa jarri du bortxaketa bat leporatzen diotelako

Rebeka Calvo Gonzalez 2018ko uztailaren 19a

Ikerketa Tolosako ertzain etxean ari dira egiten.

Ibarrako mutil batek kalumnia salaketa jarri zuen duela egun batzuk Ertzaintzan, salatu gabeko bortxaketa bat leporatzen diotelako; momentuz gazte bat dago ikertu gisa.

Ibarrako mutil batek kalumnia salaketa bat jarri zuen Ertzaintzan duela egun batzuk, bere izen-abizenak salatu gabeko bortxaketa batekin lotu direlako. Kalumnia salaketa areagotu egin dela esan du ertzaintzak, salatutako ekintza sare sozialen bidez zabaldu delako.

Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da eta jada, herritar bat baino gehiago pasa da ertzain etxetik Ertzaintzak deituta. Horietako bat ikertu gisa pasa da, gainera. Argitu dutenez «oraingoz», gazte bakarra dago ikertu bezala, baina ikerketarekin jarraitzen dutela esan dute.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!