Paper edukiontzi bat erre da Txumitxa inguruan

Ataria 2018ko uztailaren 11

Arratsaldean paper edukiontzi bat erre da Ibarran eta kea Tolosatik ikusgai izan da. Ertzaintzak Ataria-ri jakinarazi dionez "istripu" baten itxura hartu du gertakariak. 

Kea ondoko etxebizitzaren altuera hartu du eta benetan ikusgarria izan da, baina ez du aparteko kalterik sortu.

Ertzaintza eta suhiltzaileak iristerako bertako bizilagunek sua itzaltzea lortu dute, bai ondoko baratzetako mangerak erabilita eta baita ondoko dendetako su-itzalgailuak erabilita ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!