Kultur etxeko kultur lantegietako erakusketa zabaldu dute jada. Areto nagusian 2017-2018 ikasturtean, urritik ekainera bitarte, pintura, ehoziriak, altzarien errestaurazioa eta eskulanetako tailerretan egindako hainbat lan ikusi daitezke. Azken ikasturtean 45 bat ikaslek hartu dute parte kultur lantegietan. Erakusketa uztailaren 6ra arte egongo da ikusgai.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?