Uztailean ere kirola egiteko aukera

Ataria 2018ko ekainaren 18a

Ibarrako Belabieta kiroldegian eskaintza zabala prestatu dute uztailerako; izena ekainak 27 arte eman daiteke.

Ibarrako Belabieta kiroldegian uztailerako kirol eskaintza prestatu dute. Izena ekainaren 27a bitarte eman daiteke kiroldegian bertan. Zehazki 12 eta 18 urtekoei zuzenduteko cyclinga eta helduagoentzako cyclinga, gazteentzako zumba, kross traininga, abdominal hipopresiboak, GAP eta tonifikazioa lantzeko ikastaroa, yoga, eskalatzea, tai-chia eta pilatesa jarri dituzte aukeran.

Salneurria kiroldegiko kide direnentzat 25 eurokoa da, abdominak hipopresiboak izan ezik, 20 euro balio baitu. Kide ez direnek, aldiz, 35 euro ordaindu beharko dituzte, abdominak hipopresiboak izan ezik, 25 euro balio baitu. Ikastaroak, astean bitan dira, eta gutxi gorabehera ordu beteko iraupena dute.

Ikastaroak

  • Cycling. Astelehen eta asteazkenak, 19:00etatik 20:00etara.
  • Cycling gaztea (12-18 urte). Astelehen eta asteazkenak, 09:00etatik 10:00etara.
  • Abdominal hipopresiboak. Astelehen eta asteazkenak, 20:00etatik 20:45era.
  • Zumba gaztea (12 eta 18 urte). Astearte eta ostegunak, 10:00etatik 11:00etara.
  • Kross training. Astearte eta ostegunak, 09:00etatik 10:00etara.
  • GAP+tonifikazioa. Astelehen eta asteazkenak, 19:00etatik 20:00etara.
  • Yoga. Astelehen eta asteazkena, 10:30etik 12:00etara.
  • Eskalatzea. Astelehenen eta asteazkena, 17:00etatik 18:00etara.
  • Tai-chi. Astelehen eta asteazkena, 09:00etatik 10:00etara.
  • Pilates. Astearte eta osteguna, 09:00etatik 10:00etara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!