300 dantzari txiki inguru elkartu dira Ibarran

Ataria 2018ko ekainaren 9a

Bidania-Goiatz, Altzo, Berrobi, Faltzes, Lesaka, Deba eta nola ez, Ibarra bertako 300 bat dantzari txiki elkartu dira gaur, Dantzari Txiki Egunean.

Alurr dantza taldeak bi urtez behin antolatzen du Dantzari Txiki Eguna. Aurtengoan 300 bat dantzari elkartu dira eta goizeko eguraldi eguzkitsua probestu dute dantza emanaldiak eskaintzeko. Plazan bertan bazkalduko dute gero, eta 16:00etatik aurrera erromeria izango da Gauargiren eskutik.

Dantzari Txiki Eguna dena den, ez da gaurko kontua bakarrik. Atzo gauean hasi zuten, Urrats emanaldiarekin. Urrats ikasturte amaierako ikuskizuna da eta Alurreko 11 taldetako 150 bat dantzarik hartu zuten parte. Plaza bete zela eta emanaldi oso polita eskaini zutela esan du Alurreko Eli Nosellasek. Bihar Hondarribian egongo dira Irradak eskaintzen. "Maiatza eta ekaina horrela izaten dira, emanaldi askorekin. Antolatu egin behar da dena eta neketsua da, baina oso kontentu egiten dugu, dantzariek asko estimatzen dute euren lana erakutsi ahal izatea", esan du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!