«Hirugarren postuak Koparako sailkapena eman digu; denboraldia oso ona izan da»

Asier Imaz 2018ko ekainaren 7a

Lauburu KE Ibarrako Joseba Balerdi atezaina pozik da egindako denboraldiarekin.

«Denboraldi hasieran horrelako urte amaiera ez genuen espero. Lehen sei postuei begira egotea bai, baina ez Koparako sailkatzea. Hirugarren postuak eman digu aukera hori. Denboraldiaren balantzea, beraz, oso ona da.

Hurrengo denboraldian aurtengo lorpenak hobetzen saiatuko gara. Une honetan ez dakigu aurtengo txapeldunak igoera lortuko duen edo ez. Igotzen baldin bada aurtengo gure aurkari gogorrena ez da egongo hurrengo denboraldian. Eta hori goiko postuei begira egoteko ona izango litzateke. Printzipioz hiru aurreneko postuei begiratuko diegu, baina zergatik ez aurrenekoari».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!