2018/05/31 19:00
Bilkura guztiz irekia da, eta 2017an egindakoak errepasatu eta 2018an datozenei begira jartzeko izango da. Era berean, euskarak eta emakumeak partekatzen dutenaz hitz egiteko Lorea Agirre, Jakin aldizkariko zuzendariak, Euskara eta generoa elkargunean hitzaldia emango du.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?