Elkartasuna, ondasunak bahitu dizkieten preso ohiei

Ataria 2018ko maiatzaren 18a

Ibarran elkarretaratze jendetsua egin dute arratsaldean Zerga operazioan kaltetutako herritarrei "babesa eta elkartasuna" adierazteko.

50 euskal preso ohi baino gehiagoren ondasunen aurkako operazioa egin zuen atzo Guardia Zibilak Auzitegi Nazionalak aginduta. Tartean dira eskualdeko hainbat herritar ere eta horietako batek hartu du hitza gaur Ibarran egin den elkarretaratzean. 15 urte pasa eta gero "zikloa ez dela itxi" aipatu du eta gaineratu du «operazio honen erantzunik onena" ziklo berriari bultzada ematea dela.

Sortuk, bestalde, Baietza Sortzen lelopean bihar 17:30ean hasita Bilbon antolatu duen ekitaldira joateko deia egin du, "Espainiako estatuaren jarrera deitoratzeko".

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!