San Inazio auzoaren 50. urteurrena margo bitartez

Ataria 2018ko apirilaren 30a

17 urte bitarteko 35 gaztek hartu zuten parte igandean aire zabaleko bosgarren pintura lehiaketan, Ibarran.

San Inazio auzoaren 50. urteurrena erretratatu behar izan zuten umeek pintura ezberdinetan teknika ezberdinak erabilita. 35 parte-hartzaile aritu ziren eta horietako 6k saria jaso zuten, Patxi Tena tolosarrak eta Amets Etxeberria andoaindarrak osatutako epaimahaiak horrela erabakita.

Hauek izan ziren aukeratuak: Nahia Apeztegia, Unai Begiristain, Leire Barriola, Irati Larreta, Eneritz Urdangarin eta Luna Estibariz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!