Belabietakoak bikain ibili dira Bergaran

Asier Imaz 2018ko apirilaren 19a

Igandean, Ibarrako Belabieta kiroldegian, bertako taldeak eta federazioak antolatuta gimnastika saioak egongo dira.

Apirilaren 14ean, Bergarako Labegaraieta kiroldegian, Gimnastika Erritmikako Amateur Mailako bigarren fasea jokatu zen. Bertan, Belabieta Kirol Klubeko talde kadetea, jubenil A eta B, eta seniorrak parte hartu zuten.

Goizean kadeteek eta seniorrek, honako emaitzak lortu zituzten: Senior taldea 6. eta kadete taldea 14.

Bakarka, aldiz, gimnastek postu hauek eskuratu zituzten. Kadete B mailan, June Agirre 7. geratu zen, eta Eider Lasarte 18.a. Senior A mailan Maider Zabalak 12. egin zuen, eta senior B mailan Aintzane Agirrek 5. eta Edurne Eceizak 4., eta azken honek mazekin hirugarren postua lortu zuen. Arratsaldeko saioan, jubenil B taldeak 2. postua eskuratu zuen eta A taldeak 4.a. Belabietako gimnasta jubenilek emaitza hauek lortu zituzten: Jubenil A mailan, Maialen Mariezkurrenak 7., Alazne Iturbek 8. eta Laia Ortizek 9. egin zuten. Jubenil B mailan, Naroa Bengoetxeak eta Lide Letxundik 5. postuan berdinduta amaitu zuten.

Beste aldetik, Infantil A mailan, Inko Oruesagastik 2. postua lortu zuen. Emaitza horrekin, maiatzaren 13an Azpeitian jokatuko den Gipuzkoako Txapelketarako sailkatu da.

Belabieta Kirol Klubak ere parte hartuko du Gipuzkoako Amateur Txapelketan, maiatzaren 19an jokatuko den fasean. Eskualdeko taldea kadete, jubenil A eta B, eta senior taldeekin egongo da ordezkaturik. Norbanakoen mailan, June Agirre, Maialen Mariezkurrena, Ane Calegain, Lide Lertxundi, Naroa Bengoetxea, Aintzane Agirre eta Edurne Eceiza sailkatu dira txapelketa horretarako. Belabietatik gimnasta guztiak zoriondu dituzte, «lortutako emaitzez gain, egin duten lanagatik».

IGANDE HONETAN IBARRAN

Belabieta Kirol Klubak eta Gipuzkoako Gimnastika Federazioak igande honetan, hilak 22, Ibarrako Belabieta kiroldegian, B Mailako bigarren fasea antolatuko dute.

Goizean Belabietako infantil B taldeak eta Laskorain eta Uzturpe alebin B taldeek parte hartuko dute.

Banaka ere ariko dira eskualdeko gimnastak: Nagore Imaz, Haizea Telleria, Olaia Garziarena, Garazi Jauregi eta Maddi Iguaran infantil mailan eta Alaitz Agirre, Aitana Manterola, Uxue Begiristain, Libe Iglesias eta Irari Larreta alebin mailan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!