Arroparen kolektibizazioaren aldeko ekimena abiarazi du Ibarrako Gazte Asanbladak

Tolosaldeko Ataria 2018ko api. 17a, 10:54

Ibarrako Gazte Asanbladak erabiltzen ez diren arropak bilduko ditu hilaren 20 eta 27an "jabetza kolektiboa eraikitzeko" bidean.

Gaztetxeak 25. urteurrena du aurten, eta hori dela eta hainbat ekitaldi burutzen ari dira "sistema kapitalistari ahalik eta arrakala gehien zabaltzeko asmoz". Horietako bat da erabiltzen ez diren arropak biltzeko ekimena, arroparen kolektibizazioa, alegia. "Guk argi dugu jabetza pribatuak gutxi batzuen ongizateari erantzuten diola, eta honen aurrean jabetza kolektiboa eraikitzeko hautua egina dugu", esan dute Gazte Asanbladako kideek.

Arropak apirilaren 20an eta 27an bilduko dituzte, 17:00etatik 18:30era, plazan eta ondoren herriarentzat eskuragarri jarriko dituztela esan dute.

"Badakigu zein nekeza den gure egunerokotasunean beharrezkoak ditugun baliabideak eskuratzea, are gehiago garai zail hauetan, eta zailtasun honi aurre egiteko ezinbesteko tresna dugu klase elkartasuna", esan dute. Horregatik egin dute jabetza pribatua kalektibizatzeko ekimena, "gure beharrak asetzeko gaitasuna dugula erakutsi nahi dugu", esan dute. Sistema kapitalistak gizartea "kontsumo obsesiora" bultzatzen duela salatu nahi dute eta herritarrak "euren aletxoa jarriz" parte hartzera gonbidatu dituzte.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!