EAJko Cristina Goya zinegotzia urtarrilean hil zen, eta ondorioz, zinegotzi berria izendatu behar dute. Duela aste batzuk Joxe Agustin Arrietak hartu zuen kargua, baina uko egin dio. Ondorioz, zerrendako hurrengoak kargua hartu ahal izateko prozesua abiaraziko dute.
Bi mozio ere izango dituzte hizketagai: ELA eta LABek Asuncion klinikako langileen inguruan aurkeztutakoa eta Bizi-Nahi eta Duintasuna elkarteek pentsioen inguruan egindakoa. Ibarrako izendegi eguneratuaren onarpena ere izango dute gaien artean.