Munduko lau dominak Ibarrara iritsi dira

Ataria 2018ko martxoaren 24a

Ibarrako Sokatira Taldeari omenaldia egin zioten atzo udaletxean. Udal ordezkariak eta taldeko kideak zein senideak izan ziren ekitaldian.

Agurra dantzatu ondoren Mikel Agirrezabala Ibarrako alkateak esker oneko hitzak izan zituen sokatira taldearentzat. Eugenio Lopetegik ere hitz batzuk egin zituen, sokatira eta Ibarraren arteko lotura azpimarratuz. Biek nabarmendu nahi izan zuten taldeak Munduko Txapelketan egindako balentria, izan ere, ibartarrek hiru brontzezko domina eta zilarrezko bat irabazi zituzten Txinan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!