Klima aldaketaren aurkako Elkartasun Kilometroa

Ataria 2018ko martxoaren 7a

Uzturpe ikastolak zortzigarren urtez egingo du Elkartasun Kilometroa. Berez, martxoaren 6rako egin zuten deialdia, baina eguraldia dela eta, atzeratzea erabaki zuten eta martxoaren 13an egingo dute, 15:30etik 16:30ak arte.

Elkartasun Kilometroan biltzen duten dirua Greenpeace taldeari emango diote, klima aldaketaren aurkako lanean laguntzeko. "Berotze globala denon arazoa da" esan du ikastolak. Ikastolan bertan ari dira lantzen klima aldaketaren gaia.

Iaz Zaporeak proiektua laguntzeko egin zuten Elkartasun Kilometroa eta proiektuko boluntarioak ere izan ziren plazan, materiala saltzen, eta informazioa banatzen. Haitin izandako hondamendirako dirua biltzeko antolatu zuten lehen aldiz Elkartasun Kilometroa eta ordutik Saharako Tichla herrian eskola egiteko, gaixotasun arraroen AFESTTA eta Stop Sanfilippo elkarteak laguntzeko, Ziburuko Kaskarotenea ikastola babesteko eta Burkina Fasoko desnutrizioari aurre egiteko ere antolatu izan dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!