Joxe Agustin Arrietak Cristina Goyaren lekua hartuko du

Ataria 2018ko otsailaren 21a

Joxe Agustin Arrieta, Ataria Irratian.

Otsailaren 26an, 18:30ean, ez ohiko udal osoko bilkura egingo du Ibarrako Udalak. Bertan Joxe Agustin Arrieta Eguigurenek (EAJ) zinegotzi kargua hartuko du.

Cristina Goya jeltzalea urtarrila hasi berritan hil zen. Ibarrako Udaleko sei batzordetako kidea zen Goya: Politika feminista eta Aniztasuna, Euskara eta Hezkuntza, Gazteria, Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak, eta Kultura. Arrietak haren lekua hartuko du datorren astetik aurrera.

Ez ohiko osoko bikuran bi adierazpen instituzional ere izango dituzte hizketagai; Martxoak 8, emakumeok planto izenekoa eta Saharar Errepublika leloduna. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!