2018/02/16 20:00

San Inazio auzoaren 50. urteurreneko bilera

San Inazio auzoaren 50. urteurreneko bilera
Bizi Nahi elkartea, Ibarra

Urteurrenari begira antolaketa lanei ekiteko bilera egingo dute.

Lehen bileran, besteak beste, auzoaren historia eta bilakaeraren inguruko argazki-erakusketa antolatzea erabaki zen. Hori dela eta, erakusketa gauzatu ahal izateko, auzotarren laguntza eskatu dute: Garai bateko argazkiak (festak, auzoa, auzoko bizitza, egunerokotasuna,…), edota jaietako esku-programak, egunkarietako kronikak, etab... bidali kultura@ibarra.eus.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!