Martxoaren 10ean bukatuko dira ur hornidurako lanak

Ataria 2018ko urtarrilaren 19a

Gipuzkoako Urak-ek Ibarran saneamenduari dagozkion lanak bukatu ditu jada, baina ur hornidurari lotutakoak egin behar ditu oraindik. Euskal Herria 65 eta 69 zenbakian ariko dira urtarrila bukaerara arte.

Horiek bukatuta Azkue inguruko bidegurutzean ariko dira. Errepidea ezkerretik bideratuko dute eta semaforo bidez kudeatuko da trafikoa, semaforoak koordinatu egingo dituztelarik. Aurreikuspenen arabera, martxoaren 10aren inguruan amaituko dituzte lanak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!