Desagertutako edukiontzien inguruko informazioa bildu nahi dute

Ataria 2017ko abenduaren 13a

Merkatariek hondakinak biltzeko erabiltzen dituzten hainbat edukiontzi desagertu dira Ibarran. Antza asteartean eta larunbatean desagertu ziren eta zehazki organikoa biltzeko hiru kubo, errefusaren bi eta papera zein kartoiaren bat desagertu dira. Kubo handiak dira. Udalak gaiaren inguruan zerbait dakienari edo edukiontziak nonbait topatu dituenari, beraiekin harremanetan jartzeko eskatzen du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!