Euskal iheslarien bizipenak kontatuz

Ataria 2017ko abenduaren 5a

Euskal iheslarien bizipenak ezagutarazteko Kaxa hutsak ikus entzunezkoa egin du Bostok Photo argazki kooperatibak. Asteazkenean aurkeztuko dute dokumentala Irudienean, Durangoko Azokan, 18:30ean. 

Iheslarien gaur egungo egoera ezagutaraztea izan da proiektuaren xedea. Errefuxiatuen bizitza dokumentatu eta irudikatu nahi dute egileek. “Lehen pertsonan azaldu nahi ditugu beraien egoerak eta pairatzen dituzten gizarte arazoak”, azaldu dute.

Dokumentalean 6-8 iheslariren egoerak kontatu dituzte, garai eta egoera ezberdinetan ihes egindakoak, kolektibo handi horren irudi “ahalik eta zabalena” eskaintzeko.

Joseba Sarrionandiaren poema batekin laburtu dute egitasmoaren oinarria: "Exilioa, armairu batean ezkutatzea da, norbaitek zabalduko duenaren beldurrarekin, baina baita inork, sekula irekiko ez duen beldurrarekin ere".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!